XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

KAMALEHOI AGERTUNAHIA

Chamaleon narcisus

Gauza jakina da kamalehoiak oso trebeak direla mimetizatzeko, hau da, inguruan dauzkaten hostoen edo lurraren kolorea hartuz beren burua ezkutatzeko.

Kamalehoi agertunahi edo nartzisolehoiak bakarrik jokatzen du bestela.

Hosto berde batean egonez gero, zuri jarri eta borobiltxo gorriak ateratzen zaizkio; horma zuri batean egokitzen bada, kolore guzti-guztiak hartu eta Gabonetako zuhaitzak bezain dizdiratsu bilakatzen da.

Hots, denetarik egiten du bere burua agertzeko.

Batek jakin zeinek hartzen duen ardura gehien, kamalehoi honek ala besteek!